Aizkorri Mendizale Elkarteak eski irteera antolatu du Pantikosara, martxorako
Martxoaren 7an eta 8an joango dira. Izena Aizkorri Mendizale Elkartearen webgunean eman behar da.
Aizkorriren irteeretako bat.Aizkorri Mendizale Elkartea Aizkorri Mendizale Elkarteak eski irteera antolatu du Pantikosara (Huesca, Espainia) martxoaren 7rako eta 8rako. 0 eta 11 urte artekoentzako prezioa 120 eurokoa da, eta 11 urtetik gorakoentzakoa 150 eurokoa. Prezioan autobusa eta forfaita aseguruarekin, eta Sabiñanigoko Pirenaica aterpetxean ostatua, afari eta gosaria sartzen dira. Behar dutenentzat eski ikastaroak izango dira aukeran. Martxoaren 7an Gipuzkoa plazan elkartuko dira partaideak 06:00etan autobusa hartzeko. Izen-ematea denda.aizkorrime.eus webgunera sartuta egin behar da, Irteerak 2026 atalean.













