Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta Baikorekin
Bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilota enpresarekin 20 urteko pilotari ataundarrak. Otsailaren 21ean jokatuko du profesionaletako lehen partida, Azkoitian.
Bi urterako sinatu du Baikorekin. Baiko Beñat Zubizarreta 20 urteko pilotari ataundarrak profesionaletan debuta egingo du datorren otsailaren 21ean, larunbata, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Baiko Pilota enpresak duela bi aste jakinarazi zuen berria, eta orain lekua eta eguna gehitu dizkie. Bi urterako kontratua sinatu du.
Ataundarrek Azkoitira joateko autobusak antolatuko dituztela iragarri dute, eta datozen egunetan emango dute xehetasun gehiagoren berri. Oraingoz, eguna gordetzea eskatu die herritarrei.
Aurretik ere lorpen ugari
Ataungo herriko pilota eskolan hasi zen jokatzen Zubizarreta, eta geroago Lazkaoko LAPKE klubeko harrobian hazi da. Ez dira gutxi izan bertako aurrelari gisa igaro berri den 2025ean lortu dituen garaipenak ere: Gipuzkoako Binakako Txapelketa eta Zaldibarko Olazar Torneoa.
Pilotari ataundarra eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik.













