Nerabe eta gazteen buru osasunaren inguruko saioa Ordizian
Bihar, Ordiziako Barrena kultur etxean izango da, 17:30ean.
Ane Igarreta.Agifes. Nerabe eta gazteen buru osasuna lantzen izeneko saioa izango da bihar, 17:30ean, Barrenan. Prebentzioa, entzute aktiboa eta ongizate emozionala ardatz hartuta, LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleen gurasoei zuzendua da. Agifes elkarteko Ane Igarreta izango da hizlaria. Besteak beste, zailtasunei aurre egiteko bide alternatiboak eskainiko dituzte.












