Xabier Zalduaren eta Ibai Soroaren aizkora apusturako sarrerak salgai dira jada
Xabier Zalduak eta Ibai Soroak aizkora apustua jokatuko dute martxoaren 7an, 18:00etan, Tolosako zezen plazan. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko ebakiko dituzte eta 8.000 euro izango dira jokoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Urretxuko Krak tabernan, Tolosako Kantabrikon, Arribeko Dendan eta Azpeitiko Mendizabalen.













