Aiako Santixalak antolatzeko lehen bilera irekia, otsailaren 5ean
Arratsaldeko 17:00etarako egin dute hitzordua, Aiako sozidadean. Antolakuntzan parte hartzeko deia egin die herritar orori.
Ataungo auzune txikiena izanda ere, azken urteetan jendetza batzea lortu dute ataundarrek Aiako jaien harira, eta aurtengoak ere neurri berekoak izan daitezen, dagoeneko hasiak dira lanean. Uztaila inguruan ospatzen dira, baina jada hasi da Aiako jaietako komisioa begirada bertan jartzen. Lehen urratsa datorren astean egingo dute, aurreneko bilera irekiarekin, otsailaren 5ean, ostegunarekin batera. 17:00etarako egin dute hitzordua, Aiako sozidadean.
Festa komisioak jaien antolakuntzan parte hartzeko eta aurreneko bilerara bertaratzeko gonbidapena egin die ataundarrei. Elkarlanean zein lankidetzan ondu nahi dute aurtengo egitaraua, herriko komunitate osoaren iritziak kontuan hartuta.












