Beasaingo abonatuentzako oharra Gipuzkoako Urak-etik
2025. urteko laugarren hiruhilabeteko ura, arazketa eta finantzaketa planeko ordainagiriak bidali ditu erakundeak.
Arriarango urtegia.Loinaz Agirre Gipuzkoako Urak erakundeak Beasaingo abonatuei jakinarazi nahi die 2026ko otsailaren 2ko datarekin 2025. urteko laugarren hiruhilabeteko ura, arazketa eta finantzaketa planeko ordainagiriak bidali dituela. Erreklamazioak Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, 900 32 22 22 edo 943 00 22 22 zenbakietan edo, alta emanda egonez gero, gipuzkoakour.eus webgunean egin daitezke. Borondatez ordaintzeko azken eguna otsailaren 17a izango dela zehaztu du.












