Fernandez, FEDDI mailako Espainiako txapeldun Kordoban
Bigarren urtez jarraian eskuratu du garaipena, iaz Getafen (Espainia) irabazle suertatu ondoren.
Hodei Fernandez, erdian, igande honetan, Almodovar del Rioko (Kordoba, Espainia) podiumean.Benito Fernandez Espainia mailako Campo a Traves kros txapelketan urrezko domina eskuratu du Hodei Fernandez 16 urteko atleta ormaiztegiarrak. Bigarren urtez jarraian eskuratu du titulu bera Fernandezek, iaz, Getafen lasterketa berean garaile suertatu eta gero. Lasterketa Kordobako (Andaluzia, Espainia) Almodovar del Rio herrian jokatu zen pasa den igandean. Erkidegoen arteko lehia izan zen, 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen mailetan, eta FEDDI eta kirol inklusiboan ere jokatu zen. Fernandezek FEDDI — Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen— mailan eskuratu zuen garaipena.
Fernandez Basauriko (Bizkaia) Club Paralimpico Ascensores Bertako Javi Conde taldeko kide da iaztik. Taldeko Ander Larraurik eskuratu zuen bigarren postua eta FEDDI eta kirol inklusiboan taldekako garaipena lortu zuen talde euskaldunak.




















