'Irabazi arte!' telesailaren lehen atala Goierriko zazpi herritan ikusgai
Ataunen, Gabirian, Idiazabalen, Legorretan, Mutiloan, Seguran eta Zaldibian proiektatuko dute UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen bati esker.
Haur eta nerabeen artean ikusmina pizten duen Irabazi arte! telesailaren 5. denboraldiaren lehen kapituluaren aurre-estreinaldia ikusteko aukera izango bihar eta igandea bitartean Goierriko zazpi herritan. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta EITBk sinatutako akordio bat tarteko, UEMAko kide diren udalerri euskaldunetako herritarrek lehen kapitulua primizian ikusteko aukera dute.
Urtarrilak 30, ostirala
- Ataun. Herri Antzokian, 18:00etan.
- Gabiria. Kultur etxean, 18:00etan.
- Zaldibia. Kultur etxean, 17:30ean.
Otsailak 1, igandea
- Idiazabal. Guraso Elkartean, 18:00etan.
- Legorreta. Herri Antzokian, 17:00etan.
- Mutiloa. Udaletxeko ganbaran, 18:00etan.
- Segura. Danon Gelan, 17:00etan.
Bi aktore berri izango ditu 5. denboraldiak: Unai Arana (Aimar) eta Markel Uranga (Ekain). Horiekin batera, dagoeneko ezagunak direnak: Sua Enparantza (Arene), Alvaro Garaialde (Peio), Jose Ramon Soroiz (aitona), Joana Garitano (Lili), Joan Bailador (Malen), Nahia Sillero (Nora), Ainhoa Azpitarte (Olatz), Ane Garmendia (Itsaso), Angela Lopez (Alaitz), Aritz Basterra (Jon), Ander Rovira (Gorka), Iker Barandiaran (Galder), Ugaitz Amundarain (Kepa), Ibai Ugarte (Amets), Tessa Andonegi (Idoia), Dorleta Urretabizkaia (Eunate) eta Iker Galartza (Larra).












