Axaria jaitsita lehertu da festa Idiazabalen
Jaiak gaur hasi eta otsailaren 4ra arte luzatuko dira. Atxurbide elkartekoek irakurri dute San Blas jaiei hasierako emateko pregoia.
Pasa den asteburuan jai giroko hainbat ekintza egin ondotik, San Blas jaietako egun handienak ospatuko dituzte gaurtik Idiazabalen. Axariaren jaitsierarekin eman diote hasiera ofiziala jaiei, 18:00etan. Aurretik, Atxurbide elkarteko kideek irakurri dute jaien aurretiko pregoia. Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten, 1976an Zepai auzoan sortu ondotik. Sorreratik herri kirolei erabat lotutako elkartea izan da, baina batez ere, herriko haur eta gazteen artean pilota bultzatzen egin duen ahalegina eskertu nahi izan diote gaur, pregoia irakurtzeko ardura emanda.
Irakurri Atxurbide elkartearen pregoia hemen.
Ikusi San Blas jaietako egitaraua osorik hemen.












