
Jaiak gaur hasi eta otsailaren 4ra arte luzatuko dira. Atxurbide elkartekoek irakurri dute San Blas jaiei hasierako emateko pregoia.

Hasieran Zaldibian kokatu behar zuenak, azkenean Lazkaon izango du egoitza. Hirigoien kaleko lokal bat utziko dio udalak aldundiari. Datozen asteetan sinatuko da hitzarmena.

[EGITARAUA] Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 39. Kapitulua ospatuko du, 74 kofradiakideren parte hartzearekin. Karlos eta Eva Argiñano omenduko dituzte. Urbiberri gizarte zentroko aurtengo omenaldia, berriz, Maria Pilar Usabiaga Etxeberriari eta Jose Miguel Insausti Usabiagari egingo diete.

Ikasturtearen erdia osatuta, jarduera akademiko “arrakastatsuak”, ekintza ugari eta berrikuntza proiektuak gauzatu ditu Aizkorpe bailarako eskolak.

Udalak bat egin du Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunarekin. Jarduerez beteriko egitaraua prestatu du otsailaren 2tik 11raino. Herriko lau zientzialarik solasaldia egingo dute asteartean.

Otsailaren 13an ospatuko dute inauteria Zegaman, Gazte Herexak antolatuta.

Ostiraletik asteazkenera bitartean, erdigunea itxita egongo da trafikoarentzat. Autobusaren geralekuetan ere aldaketak izango dira.

Uda garaian kaleratu zuten 'Aztarnak jarraituz', bost abestiz osatutako lehendabiziko lana.

Otsailaren 7an izango da saioa, 18:30ean, Barandiaran Museoan.

Asteartera arte, otsailaren 3a, izango dute irteerara joan nahi duten herritarrek izena emateko epea. Otsailaren 13tik 15era joango dira, autobusean.

Idiazabalgo San Blas jaietan Frontoi zaharra da musikarien plaza. Bihar, esaterako, Irten-Bide eta Izurri Berria taldeek joko dute.

Idiazabalgo San Blas jaiak eta Matxinbentako Santa Ageda jaiak, 'Mendi Tour' Ataunen, 'Irabazi arte!' telesailaren lehen kapitulua zazpi herritan, 'Go!azen 12.0' haur ikuskizuna Zumarragan, Lemniskataren matematika zikloaren bukaera, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.



