Bi belaunaldiren rock doinuak
Idiazabalgo San Blas jaietan Frontoi zaharra da musikarien plaza. Bihar, esaterako, Irten-Bide eta Izurri Berria taldeek joko dute.
Goierriko Irtenbide taldea.Irtenbide. Axariaren jaitsierarekin hasiko dira gaur sanblasak, eta ohi bezala, Frontoi zaharreko oholtza izango da musikarien bilgune. Bihar gauean, esaterako, Goierriko bi rock taldek joko dute: Irten-bide talde gazteak eta Izurri Berria beteranoak.












