Inauterietako mozorro afarirako izen ematea, igandean
Otsailaren 13an ospatuko dute inauteria Zegaman, Gazte Herexak antolatuta.
Zegamarrak mozorrotuta iazko inauterietan.Hitza Inauteriak ate joka dauden honetan, Zegamako Gazte Herexak antolatu du dagoeneko aurtengo egitaraua. Otsailaren 13an, larunbatez ospatuko dute inauteria Zegamako gazteek.
Egitaraua:
- 19:00-20:00; Zegamako VI. Saskibaloi txapelketako finala Aitxuriko patioan.
- 19:00-21:30; Poteo girotua JoMotel txarangarekin, Aitxuriko patiotik hasita.
- 21:30; Mozorro afaria. Ondoren, sari banaketa eta tonbola Aitxuriko patioan.
Mozorro afaria, aurten ere I Love Paellak prestatuko du, eta 15 euroko prezioa izango du pertsonako. Izen ematea igande honetan, otsailak 1 izango da, kultur etxean 18:00etatik 19:30era bitartean. Joaterik ez dutenek, Gazte Herexarekin harremanetan jar daitezke izen ematea egin ahal izateko.












