Lan berria aurkeztuko du Irten-Bide taldeak San Blas jaietan
Uda garaian kaleratu zuten 'Aztarnak jarraituz', bost abestiz osatutako lehendabiziko lana.
Idiazabalgo eta Goierriko musikariak biltzen dituen Irten-Bide taldea zuzenean ariko da San Blas jaietan, Izurri Berria talde beteranoarekin batera. Idiazabalgo Udalaren kultur ekimenak bultzatzeko dirulaguntzaren bidez, Aztarnak jarraituz EPa grabatu dute, eta Spotify eta Youtube plataformetan dago entzungai. Larunbat gauean aurkeztuko dute herritarren aurrean, 23:00etatik aurrera.
Irten-Bide 2024an sortu zuten Oier Markinezek (Idiazabal, 2005), Mikel Lopezek (Zerain, 2005), Joseba Llorentek (Beasain, 2004), Beñat Imazek (Beasain, 2005) eta Gaizka Jaularrek (Idiazabal, 2005). Punk-rock talde bezala definitzen dute euren burua eta lan berria herriz herri aurkezteko gogoz dabiltza.
Aztarnak jarraituz, urrats berriak eginez
«Punk-rock melodikoko talde amerikarretatik influentzia dakargu»












