Trafikoan aldaketak San Blas jaiak direla eta
Ostiraletik asteazkenera bitartean, erdigunea itxita egongo da trafikoarentzat. Autobusaren geralekuetan ere aldaketak izango dira.
Haurren San Blas txirrindulari lasterketa, iaz, Idiazabalgo erdigunean. Hitza San Blas jaiak direla eta trafikoarentzat erdigunea itxita egongo da ostiral arratsaldetik (17:00) asteazken iluntzera (20:00) bitartean. Idiazabalgo Udalak hartutako neurriak errespetatzeko deia egin du, “herritar guztiekiko begirunegatik”.
Bestalde, autobusaren geralekua Zigor kalean egokitu dute. Asteartean, otsailak 3, txirrindulari lasterketa dela eta, 10:00etatik 13:00etara bitartean, autobusak Geronimoeneako biribilgunean emango du buelta.












