Legazpiko bi bikote EHko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketarako
Karibe Zaharra tabernan jokatutako kanporaketan 11 bikotek parte hartu zuten. Joseba Telleria-Joseba Gabilondo eta Josu Etxebarria-Mikel Bereziartua dira sailkatutako bikoteak.
Legazpik ere izango du ordezkaritza martxoaren 7an Antzuolan jokatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan. Joseba Telleria-Joseba Gabilondo eta Josu Etxebarria-Mikel Bereziartua izango dira Legazpiko ordezkariak.
Karibe Zaharra tabernan jokatu zen Legazpiko kanporaketa joan den astean, eta hamaika bikotek parte hartu zuten. Finalera iritsitako bi bikoteak sailkatu dira txapelketaren hurrengo fasera.
Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo ezagunak dira Euskal herriko Mus Txapelketan, bitan iritsi direlako finalera.













