Ana Apikaren ipuin kontaketa saioa asteazkenean, Legazpin
Udal Liburutegian izango da, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Legazpiko Udal Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ekintzei heldu die berriz ere, urtarrilean etenaldi bat egin eta gero. Bihar asteazkena, ipuin kontaketa saioa izango da bertan, 18:15ean.
Ipuin kontalaria Ana Apika izango da, eta saioa 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da.













