Ibilbidea aldatu dute biharko Legazpiko Santa Ageda errondan
Euskal Herria plazatik abiatu beharrean, Laubiden hasiko du ibilbidea Santikutz abesbatzak. 19:00etan da hitzordua.
Legazpin urtero egiten den Santa Ageda bezperako errondak ibilbidea aldatu du, eta bihar, otsailak 4, Laubidetik izango du irteera, 19:00etan. Ohi bezala, Santikutz abesbatzak beteko ditu herriko kaleak eta auzoak Santa Agedari eskainitako koplekin.
Euskal Herria plazatik abiatu beharrean, Laubidetik irtengo du errondak, baina betiko orduan, 19:00etan. Handik, Lanaren Hiribideko etxeen atzealdean plazan egingo duten geldialdia abesteko, eta gero Kale Nagusira joango dira. Ibilbidea udaletxkeo plazan amaituko dute.
Abesbatzako kideak baserritarrez jantziko dira, eta ohitura duten bezala, kandelak eta makilak eramango dituzte, azken horien doinuekin koplak laguntzeko. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ibilbidean zehar laguntzeko.













