Jolas kooperatiboak ezagutzeko aukera Sorgintxulorekin, larunbatean
Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5 mailetako ikasleei zuzendutako saioa egingo dute aisialdi taldeko begiraleek, Kultur Etxean, 17:00etan hasita. Izenak emateko epea ostegunean amaituko da.
Sorgintxulo Aisialdi taldeak eta Legazpiko Udalak jolas kooperatiboen saioa antolatu dute larunbaterako, hilak 7. Kultur Etxean izango da, 17:00etatik 18:30era arte, eta Lehen Hezkuntzako 3. 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta egongo da.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da. Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik, eta partaide guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.
Izen-ematea online egin beharko dute gurasoek, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Ostegunean amaituko da epea, 14:00etan.













