Ixkiña proiektu kulturala jarri du martxan Legazpiko Gazte Asanbladak
Txoko bat egokitu dute Gaztetxean, kontzertu akustikoak egiteko.
Legazpiko Gazta Asanbladaren bueltan elkartzen direnek kulturari astindua eman nahi diote, eta horretarako Ixkiña proiektua jarri dute martxan. Ostiral arratsaldeetako pintxo-potea osatzera datorren proiektua da, eta musika du ardatz.
Ixkiña proiektuaren aurkezpenean zabaldu dutenez, «gure konpromisoa argia da. Elkar behar dute Gaztetxeak eta talde txikiek; elkar behar dute Gaztetxeak eta kulturak». Hala, espazio berri bat ireki dute, Ixkiña izenarekin «sortzeko, adierazteko eta elkartzeko», eta leku horretan «artea eta musika aitzakia dira elkar entzuteko». Oholtza txiki bat jarri dute, «jendeak bertan bat egin dezan», eta emanaldiak ikusleari gehiago gerturatuko zaizkie, «oholtzara igotzeko pare bat eskailera gutxiago behar izateko».
Erreugiñak bikoak estreinatu zuen Ixkiña hori joan den ostiralean.













