Pasaportea edo nortasun agiria Legazpin tramitatzeko hitzorduak, gaurtik
Otsailaren 16an, ostiralean, etorriko da berriz ere Polizia Nazionalaren unitate mugikorra tramite horiek egin ahal izateko. Udaletxean eskatu behar da txanda. Guztira 50 txanda daude.
Gaur goizean ireki dute Legazpin bertan datorren hilaren 16an pasaportea edo nortasun agiria tramitatzeko txandak hartzeko epea. Egun horretan Polizia Nazionalaren unitate mugikor bat etorriko da Legazpira tramite horiek egiteko. Azokan egongo dira, 09:00etatik 13:30era, eta tarte horretarako guztira 50 hitzordu emango dituzte.
Pasaportea zein nortasun agiria lehen aldiz egin ahal izango dute herritarrek, eta iraungi, galdu edo lapurtu dutelako berritu ere bai.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz. Egiten den tramitea eskudirutan ordaindu beharko da-
Txandak hartzeko udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko da, edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituDokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.
Aurretik ere izan dute legazpiarrek herrian bertan tramite hauek egiteko aukera.













