Errepide zaharreko zubiaren gaineko espaloia konpontzen hasi dira
Lanek iraun bitartean, ezingo da zubi gaineko aparkalekuan autoa utzi.
Atzo hasi zituzten Legorretako errepide zaharreko zubiaren gaineko espaloiaren konponketa lanak, eta lanek irauten duten bitartean, zubi gaineko aparkalekuak ez direla erabilgarri egongo adierazi du udalak. Espaloiko zoladura berritzeaz gain, zubiko hesia aldatuko dute, eta bide batez, zebrabidea egokitu.
Jesus Mari Lasa Agirre y Otra enpresa arduratuko da lanez, eta 31.728,62 euroko kostua izango dute.












