
Datorren ekainaren 27an, Batala mendi lasterketa jokatuko da Lazkaon, kirola, natura eta inklusio balioak uztartzeko helburuarekin.

Ostiralean eta hurrengo asteazkenean elkartuko dira Doinu-Ederreko lokalean, 19:30ean. Aurten 1960-70 hamarkadei eskainiko diote emanaldia. Laubiden ibiliko dira, inauterietako ostiral arratsaldean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

1990eko hamarkada erdialden errugbi taldea izan zen Urretxun eta Zumarragan, baina gutxi iraun zuen. Multikirola programaren eskutik, haurrek errugbian jokatzeko aukera dute berriro.

Egitarau zabala antolatu dute larunbateko festarako. Kilometroak jaiaren 50 urteko ibilbidearen erakusketa egongo da. 400 lagun daude bazkaltzeko izena emanda.

Hilean behin mendi irteera bat egingo dute, larunbatetan, gazteei zuzenduta bereziki. Lehen irteera Arranoaitzera izango da, larunbat honetan. Gaztetxetik abiatuko dira, 09:00etan.

Avelino Sanchez de Isasia maisuarekin kantuan irteteko ohitura zuten mutil gazteek 1960-70 hamarkadetan. Garai hartako argazkiekin eta bertsoekin osatu dute bideoa.




