‘Etxea’ antzezlana, bihar, Ataungo Herri Antzokian
Iñaki Cia, Eneritz Sanchez eta Iñigo Elosegi dira antzezleak.
AmaHiru konpainiak Etxea lan berria aurkeztuko du bihar, Herri Antzokian, 19:00etan. Dohainik da. Udabiltzako Geuretik Sortuak programari esker sortuko obra da. «Zaintza kolektiboa, etxebizitzaren arazoa eta galdutako laguntasunaren inguruan hitz egiten duen komedia (edo drama)» antzeztuko dute Iñaki Ciak, Eneritz Sanchezek eta Iñigo Elosegik.












