Maria Pilar Usabiaga eta Hortensio Gomez omendu ditu Urbiberrik
Maria Pilar Usabiaga eta Hortensio Gomez lore sorta banarekin.Laida Goiburu Urbiberri gizarte zentroan ere ospatu dute Loinazko San Martin eguna. Bazkideentzako luntxa egon da eguerdian, eta arratsaldean Maria Pilar Usabiaga Etxeberria eta Hortensio Gomez Mateos bazkideak omendu dituzte, lore sorta bana oparituta. Aurtzaka Dantza Taldearen, Gurea Abesbatzaren eta Argi dantza taldearen emanaldiak izan dira ondoren, eta Beasaingo zaindariaren eguna bukatzeko dantzaldia egin dute.













