Odol ateraldiak gaur, Ormaiztegin
Ormaiztegiko odol emaileek jakitera eman dutenez, odol ateraldiak egingo dituzte gaur. Ateraldiak 17:00etatik 21:00etara burutuko dira gizarte etxean. Hitzordua gotatanta.eus web gunean eskatu daiteke on line edo baita 943 00 78 84 telefonora deituta ere.












