Goñiren omenezko pilota txapelketa otsailaren 18an hasiko da
Bonuak dagoeneko salgai daude.
Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketa otsailaren 18an hasiko da. Urteroko moduan, afizionatu mailako pilotari onenek parte hartuko dute. Partida guztiak asteazkenetan izango dira, 18:30ean, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Final laurdenetako partidak otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 4an eta 11n izango dira, finalerdiak martxoaren 18an eta 25ean eta finala apirilaren 1ean. Partida guztiak ikusteko aukera ematen duten bonuak dagoeneko salgai daude. 697 502 025 telefono zenbakira deitu behar da.












