Santa eskean irten dira, beste behin, ormaiztegiarrak
San Andres herri eskolako haurrak eta irakasleak, Santa Ageda bezperako errondan atzo, Ormaiztegin. Angel Elorza Santa Ageda bezperako eskea egin zuten beste urte batez Ormaiztegin, ohitura zaharrak berritzeko helburuarekin. Bi talde aritu ziren santa eskean atzo; San Andres herri eskolako haurrak eta irakasleak batetik, eta herritarren taldea; —gehienak Urmaiz abesbatzako kideak—, bestetik.
Ormaiztegiko etxe guztiak kantuz pozteko asmoarekin irten ziren, makilak eskuan, lurra esnatzeko lanera. Eztarriak sano zituztela ere erakutsi zuten eta gogoz kantatu zituzten garai bateko kopla zaharrak eta abesti berriagoak.
Argazkiak: ANGEL ELORZA














