Emakume zientzialarien kontura, 100 euroko saria Legazpin
Udalak erakusketa bat osatu du herriko 28 establezimendutan. Emakume zientzialariei eskainitako kartelak daude, eta bertan agertzen den Qr kodea eskaneatuta, ginkana batean parte hartzeko aukera dago. Saria partaide guztien artean zozkatuko dute.
Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunarekin bate eginez Legazpiko Udalak antolatutako ginkanan parte hartzeko aukera dute legazpiarrek. Emakume zientzialariei eskainita, herriko 28 saltokitan erakusketa bat osatu dute, eta horrekin lotuta ginkana bat prestatu dute
Online egiteko ginkana da, eta saltokiz saltoki, emakume protagonisten inguruko galderei erantzunez osatu daiteke. Horretarako, establezimendu horietan jarritako paneletako Qr kodea eskaneatu behar da, eta galdetegiari erantzun.
Partaide guztien artean 100 euroko txartel bat zozkatuko dute, parte hartzen duten saltokietan gastatzeko. Otsailaren 11 da azken eguna.












