Juan Jose Gastañares izan da 2026ko udal egutegiko lehen sariduna
Kirolari eta osasun mentalari eskainitako egutegia da aurtengoa, eta urtarrileko lehiaketan 141 herritarrek parte hartu dute.
Juan Jose Gastañares Iartza izan da Legazpiko Udalak kaleratutako 2026ko egutegiko lehen sariduna. Urtarrileko lehiaketa irabazi du, egindako galderaren erantzuna Motibazioa zela asmatuta. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela izan du saria, eta Eric Galvez alkateak eman dio.
Aurtengo egutegia kirolari eta osasun mentalari eskainitakoa da, eta bi gaiei horiei lotutako galderak asmatu beharko dira hilero, argazkiaren laguntzarekin. Urteko lehen lehiaketan egindako galderari 141 herritarrek erantzun diote zuzen, eta guztien artean egindako zozketan atera da irabazle Juan Jose Gastañares Iartza.
Orain otsaileko lehiaketa dago martxan, eta www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.












