Legazpi Musika Bandak neguko kontzertua eskainiko du igandean
Latxartegi aretoan izango da, 12:30ean. Sarrera doakoa da, aretoa bete arte.
Legazpi Musika Bandak neguko kontzertua egingo du igandean, otsailak 8, Latxartegi aretoan, 12:30ean. Jesus Castillejok zuzenduko du emanaldia, ohi bezala.
Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Latxartegiko ateak 12:00etan irekiko dituzte, eta kontzertua hasten denean, itxi egingo dituzte.
Hauxe da Legazpiko musikariek eskainiko duten errepertorioa:
| Torre del oro pasodoblea | R. Dorado | |
| Carnaval gaditano | E. Escobar | Aukeraketa |
| Coffee serenade | R. Huggens | Kopa bakarlaria: Asier Osinalde |
|
Happy Mallets |
H. Evers | Xilofono bakarlaria: Aiert Agirreburualde |
| Happy sound selection | Kees Vlak | Aukeraketa |












