Legazpiko parroki elizan mantentze lanak ari dira egiten
Gaur fatxadako harria garbitzen ari dira. Aurretik, kanpandorreko bi erlaitz inpermeabilizatu dituzte.
Legazpiko parrokiko eraikinean mantentze lanak egiten ari dira azken asteetan, kanpoaldean. Gaur goizean, harria garbitzen ari dira eta emaitzak ageri-agerian daude dagoeneko fatxadako hainbat puntutan.
Aurretik beste lan batzuk ere egin dituzte. Duela bi aste, dorreko bi erlaitz inpermeabilizatu zituzten, asfaltozko geruza jarrita.













