138 muslari bikote, 3.000 euroren bila
Ordiziako Argi Berri elkarteko 47. mus txapelketa azkarrean Goierriko eta inguruko 138 bikote elkartu dira. Bikote irabazleak, 3.000 euro irabaziko ditu.
Muslarientzat egun handia da gaur. Bikoterik gehien eta saririk potoloena irabazi dezaketen mus txapelketa baita gaur. Ordiziako Argi Berri elkartearen atarian bikoteen arteko zozketa egin, eta Argi Berr elkartean eta Urdaneta ikastetxeko jantokian hasi dituzte lehen partidak, Goierriko eta Goierritik kanpoko 138 bikotek.
Azken partidak, Argi Berri elkartean bertan jokatuko dituzte. Bikote irabazleak zain izango ditu 3.000 euro eta txapelak.













