Bealak-en herri lasterketa jokatu da Beasainen
10 kilometroko banakako lasterketan Aitor Etxeberria eta Idoia Nogales izan dira irabazle. 5 kilometroko bikotekako proba mistoan, berriz, Axel Unanue eta June Agirrezabalaga.
Maria Ezpeleta eta Koldo Galarreta izan dira lasterketa luzeko lehenengo bi beasaindarrak. Korrikalariek hartu dituzte Beasaingo kaleak gaur iluntzean. Bealak taldeak antolatutako herri lasterketa jokatu baita.
Kale Nagusiko irteera puntutik irteten lehenak, 18:00etan, lasterketa luzeko 119 korrikalariak –20 emakumezko– izan dira. 10 kilometro osatu behar izan dituzte Beasaingo kaleetan osatutako zirkuituari bi itzuli emanez.
Sailkapenak horrela geratu dira:
- Gizonezkoak:
- 1. Aitor Etxeberria (Igeldo). 32:53.
- 2. Koldo Galarreta (Beasain). 33:04.
- 3. Julen Etxeberria (Ondarroa). 33:09.
- Emakumezkoak:
- 1. Idoia Nogales (Deba). 39:22
- 2. Naiara Domeño (Tolosa). 40:40.
- 3. Maria Ezpeleta (Beasain). 40:58.
- Lehenengo beasaindarrak:
- Koldo Galarreta eta Maria Ezpeleta.
Minutu bat beranduago, 18:01ean abiatu dira 5 kilometroko lasterketa mistoko 64 bikoteak.
- 1. Axel Unanue (Orio)-June Agirrezabalaga (Zarautz). 18:08.
- 2. Iñaki Azpilikueta (Legazpi) eta Adirane Peñagarikano (Urretxu). 18:26.
- 3. Nagore eta Ander Azkue (Tolosa). 18:30
- Lehenengo beasaindarrak: Irati Zubizarreta eta Mikel Insausti. 18:39.

247 korrikalarik hartu dute parte Beasaingo herri lasterketako bi probetan.Loinaz Agirre.














