Iraide Gorrotxategi eta Gaspar Villalba, Argi Berriko mus irabazleak
Lehenengo aldiz emakumezko batek irabazi du Ordiziako Argi Berri elkartearen mus txapelketa. Bigarren bikotea, Xabier Jauregi eta Iker Garmendia beasaindarra izan da. 16:30ean hasita, 138 bikote aritu dira musean.
138 bikoteren artean, ia sei orduz musean arituta, Zamudioko (Bizkaia) Iraide Gorrotxategi eta Gaspar Villalba bikotea izan da irabazle, Ordiziako Argi Berri elkartearen 47. mus txapelketa azkarrean, Xabier Jauregi eta Iker Garmendia beasaindarrei finala irabazita.
47 urtean, lehenengo aldiz, emakumezko batek irabazi du Argi Berriko mus txapelketa.
Irabazleak:
- 1. saria: 3.000 € + Txapelak. Iraide Gorrotxategi – Gaspar Villalba (Zamudio).
- 2. saria: 1.000 €. Xabier Jauregi – Iker Garmendia (Beasain).
- 3. saria: 500 €. Jon Aranberri – Axier Alberdi (Aia).
- 4. saria: 250 €. Carlos Larrañaga – Eladio Leturiondo (Itziar).
- 5. saria: Arkume bat + 2 txuleta. Diego Barragan – Fernando Martin.
- 6. saria: 2 afari + 2 txuleta. Imanol Aginako – Jon Izaga.
- 7. saria: 4 afari. Xabi Goiekoetxea – Iker Elizegi.
- 8. saria: 4 afari. Jose Mari Larrañaga -Julen Lopez.
- Elkarteko lehen bikotearentzat: 2 txuleta. Enrique Cavido eta Roke Garcia.
- Herriko lehen bikotearentzat: arkume bat. Fernando Carrillo-Jose Ignazio Arbilla.
- Hamar arkumeren zozketako zenbaki irabazleak: 1782, 3726, 1966, 0311, 3806, 0912, 3391, 3638, 1062 eta 4103.


Argi Berri elkarteko lehen bikotea: Enrique Cavido eta Roke Garcia.

Ordiziako lehen bikotea: Fernando Carrillo-Jose Ignazio Arbilla.
- Argi Berri elkartearen 47. mus txapelketako finala.
































