Zaldibiatik Gipuzkoako finalera hiru bikote
Hodei Irastorza 'Berdi' eta Mikel Atxaga 'Auzo, Asier Luque eta Unai Zeberio, eta Iñigo Mendizabal eta Jon Mendizabal muslariak Antzuolako finalean izango dira martxoaren 7an.
Zaldibiako Zubiburu elkartean jokatu den Euskal Herriko mus txapelketako finalistak. Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu zen atzo gauean Zaldibiako Zubiburu elkartean. 21 bikotek hartu zuten parte, eta ondorioz, hiru bikotek lortu dute martxoaren 7an Antzuolan jokatuko den Gipuzkoako finalerako txartela.
Zaldibiatik Antzuolara sailkatutako bikoteak:
Hodei Irastorza ‘Berdi’ eta Mikel Atxaga ‘Auzo, Asier Luque eta Unai Zeberio, eta Iñigo Mendizabal eta Jon Mendizabal.
Ordezko bikote bat ere bada: Jose Manuel Aranzabe eta Jose Manuel Regil.












