Alex Diaz, Omango Itzulian ihes eginda
Caja Rural-Seguros RGA taldeko Alex Diaz urretxuarrarentzat oso denboraldi garrantzitsua da aurtengoa, lehenengoz Frantziako Tourrean parte hartzeko aukera baitu. Atzo denboraldiko bigarren lasterketa eguna izan zuen, Omango Itzuliko lehen etapa, eta dagoeneko bere burua erakutsi zuen: eguneko ihesaldian parte hartu zuen, Visma taldeko Patryk Goszczurny poloniarrarekin eta Burgos Burpellet BH taldeko Jose Luis Faurarekin batera. Gehin iraun zutenak poloniarra eta urretxuarra izan ziren. Helmugatik 20 kilometrora harrapatu zituzten. Etapa UAE taldeko Juan Sebastian Molano kolonbiarrak irabazi zuen, esprintean. Diaz 20. postuan sailkatu zen, 20 segundora.
Gaur bigarren etapa egin dute. Lotto Intermarche taldeko Baptiste Veistroffer frantziarra nagusitu da, 17 segundoko aldearekin. Diaz 62. postuan sailkatu da, minutu bat eta 51 segundora. Sailkapen nagusian 60. postuan dago, bi minutu eta bi segundora. Itzulia asteazkenean amaituko da.













