Adin Etxeren jokoetan parte hartzeko izen ematea irekita, igandera bitarte
Jokoen astea otsailaren 16tik 21era antolatu dute aurten. Amaitzeko, afaria eta sari banaketa ekitaldia izango dituzte.
Adin Etxe jubilatu elkarteko kideak. Adin Etxe jubilatu elkartea Urtero bezala, jokoen astea antolatu du Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak. Otsailaren 16tik 21era karta jolasetan eta toka edo igela bezalako jokoetan aritzeko aukera izango da; egunero, 16:30ean hasita elkartearen egoitzan bertan. Otsailaren 21ean, larunbatarekin, afaria eta jokoetako irabazleen artean sari banaketa ekitaldia egingo dituzte, amaitzeko.
Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Adin Etxetik jakitera eman dutenez, aste honetan egongo da horretarako aukera. Gaurtik igandera bitartean, elkartera gerturatu eta zerrendan izena jartzea nahikoa da.













