Asanblada feministaren bilera irekia M8rako
Beasaingo asanblada feministak bilera irekia deitu du gaurko (otsailak 9), Martxoak 8ko ekitaldiak antolatzen hasteko. Jabekuntza Eskolan 19:00etan elkartuko dira, Oriamendi 18 behean. M8an egingo diren ekintzen inguruan hausnartuko dute. “Borroka eguna dela ahaztu gabe, egin dezagun guztion artean guztiontzako plana”, aldarrikatu dute sare sozialetan.













