Dionisia Larreak 101 urte bete ditu
Zegamarra jaiotzez, Dionisia Larrea Azurmendik bere bizitzaren erdia Beasainen eman du.
Dionisia Larrea lore sortarekin.Beasaingo Udala Dionisia Larrea Azurmendik 101 urte bete ditu, eta urteurrena dela eta, Leire Artola alkatearen eta Mariola Pascual Herritarrak arloko buruaren bisita jaso du. Lore sorta oparitu dio udalak beasaindar guztien izenean. Zegamarra jaiotzez, bere bizitzaren erdia eman du Beasainen, duela 50 urte bertara bizitzera etorri zenetik. “Bere izaera euskaldun, jator eta gertukoarekin, herriko askoren estimua irabazi du urte hauetan guztietan”, adierazi du udalak.













