Iñaki Maiz gabiriarra irabazle, Segurako bola kanporaketan
Iñaki Maiz bolari gabiriarra, artxiboko irudi batean. Aimar Maiz Goierriko 36. Bola Txapelketaren bigarren tiraldia egin zuten larunbatean Segurako bolatokian. Iñaki Maiz gabiriarra izan zen kanporaketako txapeldun, 46 birla botata. Oso gertutik jarraitu zioten Jokin Izagirrek, 45 birlarekin eta Saigots Iglesiasek, 44rekin. Emakumeen artean Garbiñe Alustiza zeraindarrak batu zituen birla gehien, —41— 5. postua eskuratuta.
Txapelketa burutzeko beste sei tiraldiren faltan, sailkapen orokorrean, Oihan Telleriak (64 birla) du lehendabiziko postua, momentuz, gazteen sailean; Pake Galdosek (71), emakumezkoenean, eta Andoni Berasategik (85) gizonezkoenean. Hurrengo kanporaketa Gabirian izango da otsailaren 21ean.













