Loinatzetako haurren soka dantzan izena emateko epea irekita dago
Otsailaren 22an amaituko da izena emateko epea, eta entseguak martxoaren 16an hasiko dira.
Haurren soka dantza iazko Loinatz jaietan.Ariane Vierbücher Loinatz jaietako haurren soka dantzan izena emateko epea irekita dago. Gehienez 40 haurrek parte hartuko dute, eta kopuru handiagoa onartzea erabakiko balitz, irakasleek erabakiko lukete ze haurrek egingo duten bikoteka dantza.
Udalak azaldu du “ahal dela %50eko berdintasuna bermatzen” ahaleginduko direla nesken eta mutilen kopuruan. Izena emateko epea otsailaren 22an amaituko da. Udalaren web orrian dagoen estekan eman behar da izena. Antzinatasuna izango da zerrenda eratzeko irizpidea.
Haur bakoitza zerrendan sartu den edo ez izena ematean jasotako helbide elektronikoaren bidez jakinaraziko da. Bikoteek ez dute izena eman beharko, haur bakoitzak bikotea adostu dezake.
Entseguak martxoaren 16an hasiko dira. Alkartasuna Lizeoa ikastetxean izango dira, astelehen, astearte eta ostegunetan 17:30etik 18:30era, eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara. Gutxienez astean bitan azaltzeko konpromisoa hartu behar da.













