Maskak eta Bele taldeek Zaldibian joko dute martxoaren 13an
Sarrerak 12 euro balio du aurrez erosita, eta egunean bertan 15.
Maskak taldeko laukotea. Hitza Esanezin eta Bengo taldeek urtarrilean Zaldibian egindako kontzertuaren ondotik, ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala taldeak iragarri du dagoeneko hurrengo emanaldia. Martxoaren 13an izango da, eta Maskak (Itsasu-Bidarrai) eta Bele (Donostia) taldeak igoko dira Herri Antzokiko oholtzara. Sarrerak 12 euroan eros daitezke aurrez, eta leihatilan 15 euroko balio dute.
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko lau musikarik osatzen dute Maskak, eta oraintsu kaleratu dute bigarren diskoa: Ziklikoa. Bele, berriz, Lide Hernando donostiarraren proiektu musikala da, eta iazko udazkenean kaleratu zuen bigarren albuma: Muturrez zerura.













