Ordiziako EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur
Udal aurrekontuen eta herriko proiektuen berri emango dute.
Adur Ezenarro, Ordiziako EH Bilduko bere lan taldearekin, gaur goizean, Plaza Nagusian.//Arg.: Laida Goiburu Udal aurrekontuen eta herriko proiektuen berri emateko, herri batzarra antolatu du gaur arratsaldean, hilak 9, Ordiziako EH Bilduk. Arratsaldeko 18:30etarako egin du hitzordua, Barrenan, eta herritarrei bertaratzeko gonbidapena egin die.













