Urolako neskek ezin izan dute Elgoibar liderra gainditu
Urolako senior mailako nesken taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Ohorezko Erregional Mailan jokatzen du eta lehenengoz Euskal Ligara igotzeko borrokatzen ari da. Larunbatean Elgoibar liderraren aurka jokatu zuen Argixaon. Irabaziz gero, sailkapenean gainditu egingo lukete. Urretxu eta Zumarragakoek 2 eta 4 galdu zuten, ordea. Hala, hirugarren postutik laugarrenera jaitsi dira. Intxaurdi puntu batera dute, Bergara lau puntura eta Elgoibar bost puntura. Lehenengoa zuzenean igoko da eta bigarrenak eta bigarrenak Bizkaiko eta Arabako bigarrenen aurka jokatuko du, txartel baten bila. Asteburu honetan Intxaurdiren aurka jokatuko dute, Donostian. 19. jardunaldiko partida izango da. Bergararen aurka 25. jardunaldian jokatuko dute. Ligak 30 jardunaldi ditu.













