Hasi da Legazpiko pilota txapelketa herrikoia
Guztira 30 bikotek parte hartuko dute, horietako bi bakarrik emakumezkoenak. Finala maiatzaren 1ean jokatuko da, Santikutz jaien barruan. Martxoan haurren txapelketa hasiko da.
Ostiralean jokatu zuten bikoteetako bi, partida hasi aurretik. Legazpiko Gazteak Legazpiko Gazteak kirol elkarteak abiatu du herrian sona handia duen binakako pilota txapelketa herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren lehen partidak, Urbeltz pilotalekuan, eta bertan jokatuko dira finalak ere, maiatzaren 1ean, Santikutz jaien barruan.
Pilota txapelketa herrikoiaren 19. edizioa da aurtengoa, eta 30 bikotek parte hartuko dute. Horien artean bi bikote dira bakarrik emakumezkoek osatutakoak.
Partidak ostiraletan jokatuko dira, Urbeltzen, 20:30ean hasi eta 24:00ak arte. Finalerdiak apirilaren 24an izango dira, eta finala, maiatzaren 1ean, festetan, gazteen bazkari herrikoiaren ondoren. Iaz, aurreko edizio guztietan bezala, goraino bete zen pilotalekua finalaren aitzakian. 2025eko txapeldunak Beñat Perez eta Oier Altzelai izan ziren, final hartan Anartz Agirreri eta Xabat Goikoetxeari 22-8 irabazita.
Legazpiko Gazteak klubak haurren eta gaztetxoen txapelketa ere antolatzen du. Aurtengoak 16. edizioa beteko du, eta martxoan hasiko da. Finala maiatzaren 1ean jokatuko da, goizetik.













