Joanes Illarregi eta Aitor Mendiluze, Laubide jatetxeko bertso afarian
Bertso Olariak eskolak antolatuta, otsailaren 27an egingo dute bertsotan Legazpin. Txartelak salgai daude.
Illarregi eta Mendiluze bertsolariak. Legazpiko Bertso Olariak eskolak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 27an, ostirala, Laubide jatetxean, 20:30ean hasita. Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi arituko dira bertsotan.
Txartelak salgai daude dagoeneko 30 euroan, Laubide jatetxean bertan eta Gurrutxaga tabernan.













