'Arg(h)itzen' dokumentala, bihar Igartzako jauregian
Torturari buruzko Arg(h)itzen dokumentala proiektatuko dute bihar otsailak 12 Igartzako jauregian, 18:00etan, Arrano Kulturak antolatuta. 1966 eta 2011 urteen artean Nafarroako Sakana eskualdean tortura pairatutako 30 lagunen lekukotzak jasotzen ditu ikus-entzunezko lanak. 75 minutuko iraupena du. Auzolanean egindako dokumentala da. Manu Gomez zuzendaritza taldeko kidea bertaratuko da aurkezpenera.












