
Truk karta-jokoaren aurkezpena egingo dute, gaur, 18:30ean, Ataunen. Atseden-Toki elkarteak araudiaren liburuxka eta bideoa osatu ditu. Ikastaroa eta txapelketa antolatu nahi dituzte.

Larruazalaren zaintzari buruzko lau saio emango ditu datorren astean zehar, eta gaur eman behar da izena elkartearen egoitzan. Martxoan Burgosera egingo duen irteerara apuntatzeko eguna ere bada.

Hamar domina lortu ditu Txindoki Atletismo Taldeak asteburuan jokatutako 16 urtez azpiko pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan.

Biarritz Olympique taldearekin bi urterako luzatu du kontratua Ekain Imazek (Beasain, 2002). Lesio batetik osatzen ari da, eta gaur itzuliko da taldearekin entrenatzera.






