Beasain K.E.-ko zuzendaritzak erreleboa emango du, eta bilera deitu du biharko
Zuzendaritza Batzordeko kideek azaldu dute "10 urte hauetan egindako lanaren, esfortzuaren eta izerdiaren zama sorbaldan" dutela, eta argi dutela "klubak bultzada berria behar duela".
Zaleak Loinatz futbol zelaiko harmailetan, artxiboko irudian.Ariane Vierbücher Beasain K.E.-ko Zuzendaritza Batzordeak “klubaren ardura hartuko duen beste lagun talde bati lekukoa pasatzea” dagokiola adierazi du, eta horren berri emateko, “hausnarketa partekatu bat egin eta etorkizunari forma ematen hasteko” bilera deialdia egin du biharko (otsailak 12, osteguna). 19:00etan da, udaletxean. “Gu geu zahartzen goaz, eta 10 urte hauetan egindako lanaren, esfortzuaren eta izerdiaren zama sorbaldan dugula, argi ikusi dugu gure klubak bultzada berria behar duela: ideia berriak, indar berriak eta ilusio berria ekarriko dituen taldea. 120 urtetik gorako historia duen klub honek etorkizunari begira helburu berriak ezarriko dituen zuzendaritza berria eskatzen du”, azaldu dute ohar batean. Urtez urte lan egin duten entrenatzaile eta boluntarioei eskerrak eman dizkiete.













