Goierritarrak garaile Gipuzkoako Txapelketan
Hamar domina lortu ditu Txindoki Atletismo Taldeak asteburuan jokatutako 16 urtez azpiko pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan.
Txindoki Atletismo Taldeko korrikalariak. Txindoki AT Txindoki Atletismo Taldeko korrikalariak fin aritu dira, beste behin ere, iragan asteburuan Donostian jokatutako 16 urtez azpiko pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan. Denera, hamar domina lortu dituzte goierritarrek, modalitate ezberdinetan: Nerea Iparragirrek aurreneko postua (60m hesiak), Haritz Lasa hiru aldiz izan zen garaile (60m hesiak / 60m / Luzera), Aiora Urteagak (600m) eta Aimar Amenabarrok (1000m) ere aurreneko postua, eta Galder Higuero (60m hesiak), Itoitz Odriozola (1000m) eta nerea Iparragirrek (300m), azkenik, bigarren postua.
Bestalde, Gymnastica de Ulia karreran ere, maila ezin hobea erakutsi du Julen Lekuonak, bigarren postuan sailkatuta.

Txindoki Atletismo Taldeko korrikalariak.Txindoki AT












